2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

ELKARRIZKETA IRAKASLE BATEKIN "JONE CASAS"

Gure gaurko gaiaren oinarria, bere bizitza osoan haur hezkuntzan jardun duen irakasle batena izango da. Maistra onek, Bilboko ikastola publiko batean egiten du lan, Iruarteta eskolan. Magisteritza ikasi zuen unibertsitatean, Haur Hezkuntzako gradua eginez. Jarraian bere irakaskuntzako ibilbidea asalduko da, bere bizipenik interesgarrienak eta bere  ikuspuntu pertsonala adieraziko da.

Behin ikasketak bukatua, 22 urterekin hasi zen lan egiten. Garai horretan euskara irakasleak behar ziren, A ereduko ikastolak baitzeuden batik bat eta inork ez zekienez hizkuntza eta berak EGA atera zuenez, zorte handia eduki zuen, lana topatzeko erraza izan zuen, hots, euskara irakasle giza jarduten hasi zen hiru zentrotan aldi berean. Geroztik 4 ikastetxetan baino ez du lan egin, momentu honetan dagoenean barne, horietako guztiak publikoak izanik.

Irakasle guztiak bezala, hasieran galduta ibili zen, ez zuen inolako esperientziarik eta ez zekin eskola bat zer zen. Beste irakasleek arrera ona egin bazioten ere,  berak esan bezala: “Ez nekien ezta zer galdetu bez”. Honekin esan dezakegu, lana erraz topatzea ala ez, zorte kontua dela gehienetan, eta lan guztietan moduan, hasieran galduta eta lekuz kanpo nabarituko duzula zure burua.

Bere ibilbidean zehar metodologia ugari topatu izan ditu, batzuk dena teorikoki egiten zutelarik, modu tradizionalago bat erabiliz eta beste batzuk proiektuka lan egiten zutelarik. Baita irakasleen parte hartzean desberdintasunak nabaritu izan ditu, zuzendaritza taldeak esaten duena men egiten duten irakasleak edota  haien kabuz eta ideiak partekatuz lan egiten duten irakasleak izanik. Eta askenik, saio libreen antolaketetan ere desberdintasun ugari topa izan ditu. Adibidez; eskola batzuetan, Haur Hezkuntzako irakasleek ez zuten saio libre bat bera bez eta Lehen Hezkuntzakoek bestalde, saio libre mordoa zituzten, saioen erdia zirelarik.

Gero aipatzeko dago, ikasleen arteko harremana oso ona izan dela beti goraipatzen duela, hala ere, ikasketa burua izan zen momentuan, aitortu digu beste irakasle batekin tirabirak izan zituela. Ikasleekin beti hona izan du, Haur Hezkuntzako ikasleak baitira. Ala ere, umeak nagusiagoak egitean, arazoak izan daitezkeela komentatu du, baino ez umeak bakarrik arazoak izan ditzakeelako, baizik eta irakasleak ez ditugulako ulertzen, ez dakigulako laguntzen edota ez dakigulako nola bideratu ikaslea. Azkenik, berarentzat, familiekiko harremanak gehien akitu egiten dutenak direla esaten du; gaur egungo gizartean, gurasoak oso estututa bizi direla dio, eta ondorioz, urduritasun handia daukatela. Hau saihesteko, irakasleok lasaitasuna transmititzea besterik ez dugu egin behar. Besteak beste, arazoa bion artean konponduko dela esanez.

Ardurei dagokionez, berak esan bezala “Hainbeste urte pasata, denetarik izan nahiz: tutorea, zikloko koordinatzailea, proiektu berri baten koordinatzailea, ikasketa burua eta zuzendaria” Gero, nabarmendu zuen, ikasketa burua izan zenean, konturatu zela zeinen saila den irakasleekin harremanak izatea, izaera berezi bat izan behar duzula, ondo erlazionatzeko baina aldi berean gogor mantentzeko. Bestalde, zuzendari izateak, beste ikuspuntu bat ematen dizu, tutorea izatean zure gela ikusten duzu, zure arazoekin; zuzendariak berriz, eskola osoko harremana ikusten du, zeinen garrantzitsua den zikloen arteko harremana, zenbateko garrantzia duen kurtsoen arteko lotura, guztion artean ardura banatzea … beraz, irakasle guztiak postu horretatik igaro beharko litzatekeela uste du.

Bere bizipenik garrantzitsuena edo gogorrena, zuzendari izatean izan zen. Guraso batek, gezurrak esateagatik, denuntziatuko zuela esatean, epaitegietara eramanez. Horren aurrean, berak esan zion bere iritzia besterik ez zuela eman, berak ez zituela gezurrak ezan nahi eta min eman bazion barkatzeko, dena izan zela epaileak datu batzuk eskatu zizkiolako eta berak bidali besterik ez zizkiola egin, baina gurasoa ez zegoen ados. Beraz, gogorrena jendea mindu gabe tratatzean datzala. Hots, berak zuzendari giza bai ikasleekin bai irakasleekin bai familiekin nola tratatu ikasi duela dio, oraindik ere batzuetan zaila egiten bazaio ere.

Kanpo eraginek, eskoletan eragina duela argi dago. Bizitzan denboraldi txar bat edukitzea, beti bezala, lanean eragina baitu; seme bat kanpora bizitzera joatea edo dibortzioa jarri zituen adibide giza, gehiago sakondu gabe. Bere aburuz, gaizki zaudenean, haurrei komunikatu behar diozu, eskubidea baitaukazu triste edo gaizki egoteko, eta txikienek ere ulertzen dute. Gainera, oso garrantzitsua da haiek ikustea zuk ere sentimenduak dituzula. Haur txiki batek, bere irakasleari esan zion bezala “nsotros tenemos los ojos translucidos y os vemos por dentro

Bere irakasteko eboluzioari buruz galdetu genionean, bere umetako irakaslea atera zitzaion eta gauza pila kontatzeari ekin zion. Garrantzitsuena aipatzeko, bere ibilbidea izan daiteke, nola lehen berak educare ikuspegian oinarritzen  zen, berak ikasleei gauzak transmititu besterik ez zuela egiten. Baina konturatu zen, beraz gain, haiek ere gauza pila dakizkitela eta educere ikuspegian oinarritzen hasi zen, bera laguntzailea izanik, umeak bere barnean duena ateratzen lagunduz. Galdetzen ze ikasi nahi duten, nola ikasi nahi duten, zelan egingo luketen hori edota zer bururatzen zaien arazo zehatz bat konpontzeko.
Gerora, bere ikastetxeko ikaskuntza plan berria goitik asaldu dizkigu. Haien arau nagusia, galderen erantzun anitza ziurtatzea da, hots, erantzun bat bera bez ez dagoela gaizki, ondo arrazoitua baldin badago. Onetarako, liburuak alde batera utzi behar dira, bertan emaitza zehatzak besterik ez baitaude. Eta orrien hordez, bestelako jarduerak sustatu behar dira.

Ikastetxean, gurasoen papera ezinbestekoa da, haiek etxeko hezkuntzaz arduratu behar baitira, baloreak eta ohiturak transmitituz; haurrak hazten eta autonomoak izaten lagunduz. Gaur egungo beldurra kenduz, eta gehiegi babesteari utziz, gainera, bere haurraz gain beste asko daudela ikasi behar dute, eta beste horiek bere semearen eskubide berberak dituztela eta errespetu berbera merezi dutela.

Homeschoolingari dagokionez, familia bakoitzak uste duena edo egokiago iruditzen zaiona egin behar duela uste du, moda horretan eroso sentiaraziz, garrantzitsuena umeak ikasteko gogoak izatea baita.

Diziplina bakarra dagoela uste du, bere eta besteenganako errespetua izatea. Onetarako, arauak ezinbestekoak dira, eta are garrantzitsuagoa dena, umeekin arauak ezarri behar dira, zergatik izan behar den horrela esanez eta hori ez egitekotan, guztiok aldez aurretik adostutako ondorioa sufritzea.

Gai berriak jorratuz, IKTak egokiak direla uste du, baina dena neurri batean erabiliz, adibidez txoko batean tablet batzuk edukitzea asko gustatuko litzaiekeela. Talde lanak egiteko erabilgarria izan daitezkeela eta haurrentzat oso erakargarriak direla eta azken finean, haien eguneroko bizitzan daudela aipatu digu.

Aldaketei dagokionez, batzuk beste batzuk baino gehiago nabaritu direla uste du, baina hala ere, hezkuntzan ez dela asko nabaritu, azken finean, irakasleak berdin jarraitzen dutelako. Esan zigun bezala, oraindik batzuk daude ez direnak konturatu duela 20 urtetik ona legea aldatu dela eta berdin irakasten eta jokatzen jarraitzen dutela.

Laburbilduz, irakaskuntza, beste lan guztiak bezala neketsua da, besteekiko errespetua garatu behar da eta harreman estua eduki behar izango duzu jende mordoarekin. Zure izaera eta ikuspuntua oso garrantzitsua bada ere, umeak izan behar dira lehena eta haientzat hoberena nahi izatekotan, ikasten eta berritzen egon behar gara etengabe.

Ondorioz, lan neketsua dela ezin da dudan jarri eta gogoz hartu behar dela. Burua ideia berrietara zabalik eduki beharra dago eta  era berean, bestengandik ikasteko prest egon beharra dago, bai lankideengandik bai administrazioarengandik eta are gehiago ikasleengandik.

JONE CASAS

LOMCE legea Haur Hezkuntza ia osoan jarriko da indarrean

Aldaketak joan den urtean hasi ziren, eta aurten Lehen Hezkuntza osora, Bigarren Hezkuntzako lehen eta hirugarren mailetara eta Batxillerreko lehenengo mailara zabaldu dira.

JONE CASAS

Biografia: (2015). Eitebe.eus. web horrialde honetatik berrezkuratua: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/3455138/bideoa-lomce-legea-haur-hezkuntza-ia-osoan-jarriko-da-indarrean/

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

HEZKUNTZAREN HAUSNARKETA LABURRA!

Hezkuntzari buruz hausnartzen dugunean, planteatu beharko genukeen lehendabiziko galderetako bat da: «Zertarako hezi nahi dugu, dagoena erreproduzitzeko edo eraldatzeko?». Gure ustez, eraldaketa soziala bultzatu behar du hezkuntzak, eraldaketa ezinbestekotzat jotzen baitugu. Hona hemen gure arrazoiak: gaur egungo eredu sozioekonomikoa eraldatu beharra dago gehiengoaren esplotazioan oinarritzen den sistema delako (irabazien zati handi bat plusbaliaren bilaketatik baitator); kapitalismoa eraldatu beharra dago etengabeko hazkundea behar duelako, eta logika horrek talka egiten duelako planeta honen muga fisiko-naturalekin (kritika ekologikoa); jendarte eredu hau eraldatu beharra dago, aberastasun ekonomikoaren eta boterearen kontzentrazioa bultzatzen duelako, justizia soziala ezinezko entelekia bilakatuz; kapitalismoa zalantzan jarri beharra dago komunak diren baliabideak pribatizatu egiten dituelako; eta eraldaketa soziala bultzatu beharra dago, jendarte eredu honek desberdintasun sozial handiak sortzen dituelako, modu bidegabean gainera, bai gizarte industrial eta post-industrialen barnean, bai munduko herrien artean, eta baita sexu eta genero artean ere.



Egoera honen aurrean, hezkuntza sistema formalaren eta ez-formalaren lehentasun nagusietako bat eraldaketa sozialaren beharraz kontzientziatzea eta eraldaketa bultzatzea izan beharko luke.

JONE CASAS



ITURRIA: Luxan, M., Imaz, J., eta Gonzalez-Bilbatua, O. (2015-10-28). Hezkuntza eta eraldaketa soziala.Berria. Honako webgune honetatik  berreskuratua: http://www.berria.eus/paperekoa/1832/020/003/2015-10-28/hezkuntza_eta_eraldaketa_soziala.htm 

2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

XXI. MENDEAN ESKOLEK BETE BEHARKO LITUZKETEN XEDEAK

Haur Hezkuntzako lehenengo ikasturte honetan, eskola desberdinak ikusi eta landu dituen lau pertsonaz osatutako taldea gara: Olatz Anduaga, Leire Gomez, Jone Casas eta Ainhoa Goitia. Eta gaurkoan, XXI. mendean eskolak bete beharko lituzketen xedeei buruzko lan bat egingo dugu. Lan honen helburua eskolak nola funtzionatu beharko luketeen jakitea da.

Historian zehar hainbat hezkuntza sistema mota desberdin egon dira. Iraganean, oso emakume gutxik zituzten ikasketak eta hezkuntza jaso zuten apurrak, nobleziakoak ziren. Hasieran, hezkuntza izateko eskubidea gizonek zuten soilik, baina, 1812. urtean konstituzio liberalarekin, aldaketa bat ezarri zen hezkuntzan ikasteko eskubidea bi sexuei emanez. Geroago, Frankismo garaian, hezkuntza elizaren menpe geratu zen. Azkenik, diktadura amaitzean, demokrazia ezarri zuten eta bertan, eskola publikoak eta klase mistoak sortu ziren.
Gaur egun, aldiz, hezkuntza gobernuaren menpe dago, horrela gabezia ugari izanez, gobernuak ez baitu ezagutzen eskola barruan gertatzen dena. Ondorioz, garrantzitsua iruditzen zaien bakarra azterketen emaitzak dira. Irakasleak izan beharko lirateke hezkuntzaren arloan hobekuntzak egiteko eskubidea izan beharko luketeenak, haiek bakarrik ezagutzen dutelako gelan gertatzen dena.
Hezkuntzan egon diren legeei dagokionez, orain arte, denboran zehar, bost lege ezberdin egon dira, non bakoitzak bere ezaugarriak dituen: Lehenengoa, Ley General de Educación, 1970ekoa da. Bertan, 6-14 urte bitarteko haurretan hezkuntza orokortu zen, eta gainera sistema bakarra (OHU) zuten neska-mutilek, batera ikasten zuten.

Bigarrena, berriz, 1990ekoa da. Honako hau, Ley Organica General del Sistema Educativo (LOGSE) bezala ezagutzen da. Honakoan, hezkuntza demokraziara egokitu zen, gaztelania hezkuntza ofizialtzat hartuz eta derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte luzatuz.

Hirugarren lekuan, 1993ko lege bat dugu, hau da, Euskal Eskola Publikoaren Legea. Euskal Eskola publikoak honako egin beharrak bete behar zituzten: anitza, elebiduna eta demokratikoa izatea.

Honen atzetik, 2002ko lege bat dugu, hain zuzen ere, Ley Organica de la Calidad de la Educacion (LOCE). Baina esan beharra dago indargabetu egin zutela honako hau. Hona hemen LOCE-ren helburu batzuk: DBHko abandonu tasa gutxitxea eta ebaluazio prozesuak areagotzea.

Azken legea, 2006koa da, Ley Organica de Educacion (LOE). Honako lege honek, helburu hauek zituen, gazte guztiak 16 urte arte eskolan egotea, ikasketa abandonu tasa gutxitzeko eta horrez gain Europako Hezkuntza sistemak guztien artean bat etortzeko.

Une honetan, 2013an proposatu zen legearekin jarri dira martxan, Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE). Honi dagokionez, aipatu beharra dago, lege hau oraindik ez dela ikasle guztiena heldu hasiera soilik izan baita. Honen helburu batzuk hauek dira: hezkuntza hobetzeko gizarte osoa inplikatu beharko da; gaztelania irakasgaia, ardatza izango da eta euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat joko da, heziketa fisikoaren edo musikaren maila berean; erlijioa espezialitate irakasgaia izango da, beraz, batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.

Horren haritik, Herritartasunerako hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek gizarte eta kultura balioak (Lehen Hezkuntzan) eta balio etikoak (Bigarren Hezkuntzan) landuko dituzte; Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharreko azterketak bi dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa (DBH) eta batxilergokoa. Selektibitatea desagertu egingo da. Aldaketa guzti hauez gain, beste hainbat aldaketa ere jasango ditu hezkuntzak.
  
Honen ostean, funtzioari dagokionez, XXI. mendean, hezkuntza funtzio asistentziala eta hezitzailea dela esan dezakegu. Funtzio asistentziala, haurraren beharrak asetzean datza, jaten eman, lokartzea, entretenitzea, gaixo dagoenean zaintzea… horrela, bere oinarrizko premiak asez. Betidanik egin izan dira horrelako funtzioak haur eskoletan. Baina gaur egun, jada ez da horrela, hezkuntzak behar horiek asetzeaz gain funtzio hezitzailea ere betetzen duelako. Are gehiago, haur hezkuntzako irakasleak, umeen heziketa dute oinarri, beste era batera esanda, beren sormena bultzatuz eta norbanakoaren premien arabera haurrak hezitzea dute helburu.

Haurrak, lehen esan bezala, haien beharren arabera hezitzen dira, beraien artean guztiak ezberdinak direlako. Urteak aurrera joan ahala gero eta nabariagoak izango dira umeen arteko desberdintasunak. Tokian tokiko kulturak garrantzi handia izango dute haurrengan, eremu demografikoari dagokionez, hau da, jaio edo hezi diren lekuari dagokionez. Gainera, familiak duen kultura edo irakasteko modua ere garrantzitsua da. Hala ere, hezkuntzaren helburua kulturaren transmisio hutsa egitea dela esaten da, baina hori egitea ezinezkoa da, aurretik aipatutako kanpo eraginak (kultura, familia eta ohiturak) ezin direlako saihestu.

Kontuan hartu behar da, eskolan matrikulatzen den ikasle bakoitzak bere gaitasunak dituela. Garbi dago ikasle batzuk hobeak izango direla ikasgai edo ekintza batzuetan beste batzuekin alderatuz, baina horrek ez du esan nahi gainontzekoek baztertu egin behar dutenik. Honekin zera esan nahi dugu, denek eskubide berdinak dituztela eta berdinak direla legearen aurrean.

Badaude kasu batzuk non irakasle askok garrantzi gehiago ematen dieten ikasle azkarrei eta onenei, gainontzeko ikasleei baino. Hau dela medio, ikasle asko baztertuta sentitzen dira eta ikasketen abandonu tasa handitu egiten da. Gainera, hori gutxi balitz, ikasle azkarrenak eta hoberenak garrantzitsuenak direla pentsatzen dute. Honekin soilik lortzen dena, ikasleen artean konpetentzia zabaltzea da bikaintasuna lortzea dutelako helburu.

Lehen aipatu bezala, munduko gizaki guztiak desberdinak gara gure artean, bakoitzak bere gaitasunak ditugulako eta horiek garatzeko jotzen dugu eskoletara. Guztiok dakigu, haurrak eskoletan hasten diren unetik, ikastera doazela, baina, ezin dugu baztertu lagunak egitearen garrantzia; izan ere, gainontzeko ikaskideen bidez ere gauza asko ikasten dituzte, errespetuz jokatzea besteak beste. Baina egia da etorkizunera begira lan bat izatea ezinbestekoa dela, bizitzeko bide bakarra delako, beraz, ikasketa akademikoei ere garrantzi handia ematea beharrezkoa. Horrez gain, esan beharra dago, ikaskideekin sozializatzeak garrantzi handia duela, unibertsitatera edota lanera joaten direnean talde lan asko egin beharko dituztelako.

Gaur egun, haurrak hezitzeko hainbat modu daude; horietako bat, denborarekin asko zabaldu den metodo ospetsua da Homeschooling-a. Heziketa mota hau, haurra ez eskolarizatzean eta etxean hezitzean eta irakastean datza. Bertan, hezitzaileak, gurasoak edo irakasle partikularrak izan daitezkelarik. Honen helburua, haurrak gero eta emaitz hoberenetara gerturatzea da etxeko giroan, honek, lasaitasuna eta konfiantza ematen duelarik.

Lanarekin amaitzeko, hau guztia dela eta gure ustez, XXI. mendeko eskolek bete beharko lituzketen xedeak honako hauek dira: Lehenik eta behin, ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izan beharko lituzkete. Bigarrenik, guztiei laguntza bera eman behar zaie, ez dira kontuan hartu behar haurren berezitasun eta dituzten zailtasun edo erraztasunak, hau horrela izango balitz, egokiena, erraztasunak dituzten haurrek zailtasunak dituztenei laguntzea izango litzateke gure aburuz, horrela, elkarrekin sozializatzeko eta elkar laguntzea zer den ikasteko.

Horrez gain, gaur egun, nota edo kalifikazio altuak, ikasle onenekin lotzen dira, baina benetan, ezin dezakegu esan nota txarrak edo baxuak ateratzen dituzten ikasleak, ikasle txarrak direnik, azterketek soilik ezin baitituzte kalifikatu. Honekin, ikasleen maila akademikoa neurtzen da soilik, gauza garrantzitsuagoak daudela kontuan hartu gabe.  Baina haurrei, ez zaie hori irakasten, baizik eta haien artean konpetenteak izan behar direla, nota onak ateratzen dituen haurra hobeagoa dela transmitituz eta etorkizunari begira, titulu gehien dituenak lortuko duela lan merkatuan sartzea.

Lehen aipatu bezala, ikaskideen harremana ona izateak garrantzi handia du, hau da, haurrak elkarren artean sozializatzeak. Garbi dago hau gabe ezin daitekeela ikasketa akademikoa burutu, etorkizunean taldean lan egiten jakin beharko baitute eta hori txikitatik ikasi behar da, bakardadean murgildu ez daitezen.

Laburbilduz, guk pentsatzen duguna, hezkuntzaren helburu nagusia hobekuntza dela da. Horrez gain, ohartu gara, zoritxarrez, daukagun hezkuntza sistema aldatzea, ez dela hain erreza, aldaketak ez direlako soilik ikastetxe barruan burutu behar baizik eta inguratzen duen guztian, eta horretarako lehen pausoa gizarteak eman behar du.



ERANSKINAK

ABANDONU TASAREN DATUAK 2013:
ABANDONU TASAREN DATUAK 2015:







BIBLIOGRAFIA

De-Rivera, M. G. (Ed.). (2009). Homeschooling: La responsabilidad de educar en la familia. En Educación y Futuro (orri. 273-284). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3233814

Gobierno de cantabria con
sejería de educación, cultura y deporte. Esquema educativo LOMCE. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://educantabria.es/destacados/39711322-ley-organica-para-la-mejora-de-la-calidad-educativa-lomce.html

Organización de Estados Iberoamericanos. Algunas creencias sobre el conocimient científico de los profesores de educación secundaria en formación inicial. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.oei.es/salactsi/acevedo18.htm

Redondo, A. M. (2003). Estilo cognitivo en la dimensión de Independencia-Dependencia de Campo -Influencias culturales e implicaciones para la educación. (Tesia). Universitat Autónoma de Barcelona, España. (Publikatu gabeko eskuizkribua)


2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala


KAIXO GUZTIOI ;)

Gure taldea, 4 neskaz osatuta dago (Ainhoa, Leire, Jone eta Olatz).  Aurten, Haur Hezkuntzako lehenengo mailan gaude eta blog honen bitartez geure lanen berri emango dizuegu. Espero dugu interesgarria izatea zuentzat eta noizean behin pasadatxo bat ematea gure blog ederrari. Hona hemen, gure buruaren aurkezpen txiki bat.





Ni Olatz Anduaga naiz eta 18 urte ditut. Oñatikoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 neskekin. Umeak asko gustatzeaz gain, eskubaloia ere gustoko dut. Aurten, lehen sorospenen titulua atera dut eta horrez gain, udan, familiako 2 ume zaindu ditut. Egia esan oso esperientzia polita izan da.

Ni Leire Gomez naiz eta 19 urte ditut. Mutrikukoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 pertsonekin. Begirale tituloa dut eta udan aisialdi talde batean lan egin dut bi urtez. Hori dela eta, oso gustoko dut umeekin ibiltzea. 

Ni Jone Casas naiz eta 18 urte ditut. Bilbokoa naiz eta joan etorrian ibiltzen naiz egunero. Umeekin ibiltzea oso gustuko dut. Hori dela eta, urte honetan begirale titulua ateratzen ari naiz. Gainera, urte askotan zehar, ume txikiak zaintzen aritu naiz eta baita, saskibaloi talde bat entrenatzen bi urtez. Orain, berriz, hemen naukazue Haur Hezkuntza ikasten.

Ni Ainhoa Goitia naiz eta 18 urte ditut. Oñatikoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 neskekin, horietako bat gure Olatz da. Txikitatik jakin izan dut Haur Hezkuntza ikastea nahi nuela, umeak asko gustatzen zaizkidalako.