KAIXO GUZTIOI ;)
Gure taldea, 4 neskaz osatuta dago (Ainhoa, Leire, Jone eta Olatz). Aurten, Haur Hezkuntzako lehenengo mailan gaude eta blog honen bitartez geure lanen berri emango dizuegu. Espero dugu interesgarria izatea zuentzat eta noizean behin pasadatxo bat ematea gure blog ederrari. Hona hemen, gure buruaren aurkezpen txiki bat.
Ni Olatz Anduaga naiz eta 18 urte ditut. Oñatikoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 neskekin. Umeak asko gustatzeaz gain, eskubaloia ere gustoko dut. Aurten, lehen sorospenen titulua atera dut eta horrez gain, udan, familiako 2 ume zaindu ditut. Egia esan oso esperientzia polita izan da.
Ni Leire Gomez naiz eta 19 urte ditut. Mutrikukoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 pertsonekin. Begirale tituloa dut eta udan aisialdi talde batean lan egin dut bi urtez. Hori dela eta, oso gustoko dut umeekin ibiltzea.
Ni Jone Casas naiz eta 18 urte ditut. Bilbokoa naiz eta joan etorrian ibiltzen naiz egunero. Umeekin ibiltzea oso gustuko dut. Hori dela eta, urte honetan begirale titulua ateratzen ari naiz. Gainera, urte askotan zehar, ume txikiak zaintzen aritu naiz eta baita, saskibaloi talde bat entrenatzen bi urtez. Orain, berriz, hemen naukazue Haur Hezkuntza ikasten.
Ni Ainhoa Goitia naiz eta 18 urte ditut. Oñatikoa naiz eta oraintxe bertan Gasteizen bizi naiz nire kuadrillako 3 neskekin, horietako bat gure Olatz da. Txikitatik jakin izan dut Haur Hezkuntza ikastea nahi nuela, umeak asko gustatzen zaizkidalako.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina