Haur Hezkuntzako lehenengo ikasturte
honetan, eskola desberdinak ikusi eta landu dituen lau pertsonaz osatutako
taldea gara: Olatz Anduaga, Leire Gomez, Jone Casas eta Ainhoa Goitia. Eta
gaurkoan, XXI. mendean eskolak bete beharko lituzketen xedeei buruzko lan bat
egingo dugu. Lan honen helburua eskolak nola funtzionatu beharko luketeen
jakitea da.
Historian zehar hainbat hezkuntza
sistema mota desberdin egon dira. Iraganean, oso emakume gutxik zituzten
ikasketak eta hezkuntza jaso zuten apurrak, nobleziakoak ziren. Hasieran,
hezkuntza izateko eskubidea gizonek zuten soilik, baina, 1812. urtean
konstituzio liberalarekin, aldaketa bat ezarri zen hezkuntzan ikasteko
eskubidea bi sexuei emanez. Geroago, Frankismo garaian, hezkuntza elizaren
menpe geratu zen. Azkenik, diktadura amaitzean, demokrazia ezarri zuten eta
bertan, eskola publikoak eta klase mistoak sortu ziren.
Gaur egun, aldiz, hezkuntza
gobernuaren menpe dago, horrela gabezia ugari izanez, gobernuak ez baitu
ezagutzen eskola barruan gertatzen dena. Ondorioz, garrantzitsua iruditzen
zaien bakarra azterketen emaitzak dira. Irakasleak izan beharko lirateke
hezkuntzaren arloan hobekuntzak egiteko eskubidea izan beharko luketeenak,
haiek bakarrik ezagutzen dutelako gelan gertatzen dena.
Hezkuntzan egon diren legeei
dagokionez, orain arte, denboran zehar, bost lege ezberdin egon dira, non
bakoitzak bere ezaugarriak dituen: Lehenengoa, Ley General de Educación,
1970ekoa da. Bertan, 6-14 urte bitarteko haurretan hezkuntza orokortu zen, eta
gainera sistema bakarra (OHU) zuten neska-mutilek, batera ikasten zuten.
Bigarrena, berriz, 1990ekoa da. Honako
hau, Ley Organica General del Sistema Educativo (LOGSE) bezala ezagutzen da.
Honakoan, hezkuntza demokraziara egokitu zen, gaztelania hezkuntza ofizialtzat
hartuz eta derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte luzatuz.
Hirugarren lekuan, 1993ko lege bat
dugu, hau da, Euskal Eskola Publikoaren Legea. Euskal Eskola publikoak honako
egin beharrak bete behar zituzten: anitza, elebiduna eta demokratikoa izatea.
Honen atzetik, 2002ko lege bat dugu, hain
zuzen ere, Ley Organica de la Calidad de la Educacion (LOCE). Baina esan
beharra dago indargabetu egin zutela honako hau. Hona hemen LOCE-ren helburu
batzuk: DBHko abandonu tasa gutxitxea eta ebaluazio prozesuak areagotzea.
Azken legea, 2006koa da, Ley Organica
de Educacion (LOE). Honako lege honek, helburu hauek zituen, gazte guztiak 16
urte arte eskolan egotea, ikasketa abandonu tasa gutxitzeko eta horrez gain
Europako Hezkuntza sistemak guztien artean bat etortzeko.
Une honetan, 2013an proposatu zen
legearekin jarri dira martxan, Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad
Educativa (LOMCE). Honi dagokionez, aipatu beharra dago, lege hau oraindik ez
dela ikasle guztiena heldu hasiera soilik izan baita. Honen helburu batzuk
hauek dira: hezkuntza hobetzeko gizarte osoa inplikatu beharko da; gaztelania
irakasgaia, ardatza izango da eta euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat
joko da, heziketa fisikoaren edo musikaren maila berean; erlijioa espezialitate
irakasgaia izango da, beraz, batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute,
eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.
Horren haritik, Herritartasunerako
hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek gizarte eta kultura
balioak (Lehen Hezkuntzan) eta balio etikoak (Bigarren Hezkuntzan) landuko
dituzte; Ziklo batetik bestera
igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko
erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu
beharreko azterketak bi dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa (DBH) eta
batxilergokoa. Selektibitatea desagertu egingo da. Aldaketa guzti hauez gain,
beste hainbat aldaketa ere jasango ditu hezkuntzak.
Honen ostean, funtzioari dagokionez,
XXI. mendean, hezkuntza funtzio asistentziala eta hezitzailea dela esan
dezakegu. Funtzio asistentziala, haurraren beharrak asetzean datza, jaten eman,
lokartzea, entretenitzea, gaixo dagoenean zaintzea… horrela, bere oinarrizko
premiak asez. Betidanik egin izan dira horrelako funtzioak haur eskoletan.
Baina gaur egun, jada ez da horrela, hezkuntzak behar horiek asetzeaz gain
funtzio hezitzailea ere betetzen duelako. Are gehiago, haur hezkuntzako irakasleak,
umeen heziketa dute oinarri, beste era batera esanda, beren sormena bultzatuz
eta norbanakoaren premien arabera haurrak hezitzea dute helburu.
Haurrak, lehen esan bezala, haien
beharren arabera hezitzen dira, beraien artean guztiak ezberdinak direlako.
Urteak aurrera joan ahala gero eta nabariagoak izango dira umeen arteko
desberdintasunak. Tokian tokiko kulturak garrantzi handia izango dute haurrengan,
eremu demografikoari dagokionez, hau da, jaio edo hezi diren lekuari
dagokionez. Gainera, familiak duen kultura edo irakasteko modua ere
garrantzitsua da. Hala ere, hezkuntzaren helburua kulturaren transmisio hutsa
egitea dela esaten da, baina hori egitea ezinezkoa da, aurretik aipatutako
kanpo eraginak (kultura, familia eta ohiturak) ezin direlako saihestu.
Kontuan hartu behar da, eskolan
matrikulatzen den ikasle bakoitzak bere gaitasunak dituela. Garbi dago ikasle
batzuk hobeak izango direla ikasgai edo ekintza batzuetan beste batzuekin
alderatuz, baina horrek ez du esan nahi gainontzekoek baztertu egin behar
dutenik. Honekin zera esan nahi dugu, denek eskubide berdinak dituztela eta
berdinak direla legearen aurrean.
Badaude kasu batzuk non irakasle
askok garrantzi gehiago ematen dieten ikasle azkarrei eta onenei, gainontzeko
ikasleei baino. Hau dela medio, ikasle asko baztertuta sentitzen dira eta
ikasketen abandonu tasa handitu egiten da. Gainera, hori gutxi balitz, ikasle
azkarrenak eta hoberenak garrantzitsuenak direla pentsatzen dute. Honekin
soilik lortzen dena, ikasleen artean konpetentzia zabaltzea da bikaintasuna
lortzea dutelako helburu.
Lehen aipatu bezala, munduko gizaki
guztiak desberdinak gara gure artean, bakoitzak bere gaitasunak ditugulako eta
horiek garatzeko jotzen dugu eskoletara. Guztiok dakigu, haurrak eskoletan
hasten diren unetik, ikastera doazela, baina, ezin dugu baztertu lagunak
egitearen garrantzia; izan ere, gainontzeko ikaskideen bidez ere gauza asko
ikasten dituzte, errespetuz jokatzea besteak beste. Baina egia da etorkizunera
begira lan bat izatea ezinbestekoa dela, bizitzeko bide bakarra delako, beraz,
ikasketa akademikoei ere garrantzi handia ematea beharrezkoa. Horrez gain, esan
beharra dago, ikaskideekin sozializatzeak garrantzi handia duela,
unibertsitatera edota lanera joaten direnean talde lan asko egin beharko
dituztelako.
Gaur egun, haurrak hezitzeko hainbat
modu daude; horietako bat, denborarekin asko zabaldu den metodo ospetsua da Homeschooling-a. Heziketa mota hau,
haurra ez eskolarizatzean eta etxean hezitzean eta irakastean datza. Bertan,
hezitzaileak, gurasoak edo irakasle partikularrak izan daitezkelarik. Honen
helburua, haurrak gero eta emaitz hoberenetara gerturatzea da etxeko giroan,
honek, lasaitasuna eta konfiantza ematen duelarik.
Lanarekin amaitzeko, hau guztia dela
eta gure ustez, XXI. mendeko eskolek bete beharko lituzketen xedeak honako
hauek dira: Lehenik eta behin, ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izan
beharko lituzkete. Bigarrenik, guztiei laguntza bera eman behar zaie, ez dira
kontuan hartu behar haurren berezitasun eta dituzten zailtasun edo
erraztasunak, hau horrela izango balitz, egokiena, erraztasunak dituzten
haurrek zailtasunak dituztenei laguntzea izango litzateke gure aburuz, horrela,
elkarrekin sozializatzeko eta elkar laguntzea zer den ikasteko.
Horrez gain, gaur egun, nota edo
kalifikazio altuak, ikasle onenekin lotzen dira, baina benetan, ezin dezakegu
esan nota txarrak edo baxuak ateratzen dituzten ikasleak, ikasle txarrak
direnik, azterketek soilik ezin baitituzte kalifikatu. Honekin, ikasleen maila
akademikoa neurtzen da soilik, gauza garrantzitsuagoak daudela kontuan hartu
gabe. Baina haurrei, ez zaie hori
irakasten, baizik eta haien artean konpetenteak izan behar direla, nota onak ateratzen dituen haurra hobeagoa
dela transmitituz eta etorkizunari begira, titulu gehien dituenak lortuko duela
lan merkatuan sartzea.
Lehen aipatu bezala, ikaskideen
harremana ona izateak garrantzi handia du, hau da, haurrak elkarren artean
sozializatzeak. Garbi dago hau gabe ezin daitekeela ikasketa akademikoa burutu,
etorkizunean taldean lan egiten jakin beharko baitute eta hori txikitatik ikasi
behar da, bakardadean murgildu ez daitezen.
Laburbilduz, guk pentsatzen duguna,
hezkuntzaren helburu nagusia hobekuntza dela da. Horrez gain, ohartu gara,
zoritxarrez, daukagun hezkuntza sistema aldatzea, ez dela hain erreza,
aldaketak ez direlako soilik ikastetxe barruan burutu behar baizik eta
inguratzen duen guztian, eta horretarako lehen pausoa gizarteak eman behar du.
ERANSKINAK
HOMESCHOOLING BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=smokop_XF38
ABANDONU TASAREN DATUAK 2013:
ABANDONU TASAREN DATUAK 2015:




BIBLIOGRAFIA
De-Rivera, M. G. (Ed.). (2009). Homeschooling: La
responsabilidad de educar en la familia. En Educación y Futuro (orri.
273-284). Honako
webgune honetatik berreskuratua: http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3233814
Gobierno de cantabria con
sejería de educación, cultura y deporte. Esquema educativo LOMCE. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://educantabria.es/destacados/39711322-ley-organica-para-la-mejora-de-la-calidad-educativa-lomce.html
sejería de educación, cultura y deporte. Esquema educativo LOMCE. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://educantabria.es/destacados/39711322-ley-organica-para-la-mejora-de-la-calidad-educativa-lomce.html
Organización de
Estados Iberoamericanos. Algunas creencias sobre el conocimient científico
de los profesores de educación secundaria en formación inicial. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.oei.es/salactsi/acevedo18.htm
Redondo,
A. M. (2003). Estilo cognitivo en la dimensión de Independencia-Dependencia
de Campo -Influencias culturales e implicaciones para la educación.
(Tesia). Universitat Autónoma de Barcelona, España. (Publikatu gabeko
eskuizkribua)
