2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

XXI. MENDEAN ESKOLEK BETE BEHARKO LITUZKETEN XEDEAK

Haur Hezkuntzako lehenengo ikasturte honetan, eskola desberdinak ikusi eta landu dituen lau pertsonaz osatutako taldea gara: Olatz Anduaga, Leire Gomez, Jone Casas eta Ainhoa Goitia. Eta gaurkoan, XXI. mendean eskolak bete beharko lituzketen xedeei buruzko lan bat egingo dugu. Lan honen helburua eskolak nola funtzionatu beharko luketeen jakitea da.

Historian zehar hainbat hezkuntza sistema mota desberdin egon dira. Iraganean, oso emakume gutxik zituzten ikasketak eta hezkuntza jaso zuten apurrak, nobleziakoak ziren. Hasieran, hezkuntza izateko eskubidea gizonek zuten soilik, baina, 1812. urtean konstituzio liberalarekin, aldaketa bat ezarri zen hezkuntzan ikasteko eskubidea bi sexuei emanez. Geroago, Frankismo garaian, hezkuntza elizaren menpe geratu zen. Azkenik, diktadura amaitzean, demokrazia ezarri zuten eta bertan, eskola publikoak eta klase mistoak sortu ziren.
Gaur egun, aldiz, hezkuntza gobernuaren menpe dago, horrela gabezia ugari izanez, gobernuak ez baitu ezagutzen eskola barruan gertatzen dena. Ondorioz, garrantzitsua iruditzen zaien bakarra azterketen emaitzak dira. Irakasleak izan beharko lirateke hezkuntzaren arloan hobekuntzak egiteko eskubidea izan beharko luketeenak, haiek bakarrik ezagutzen dutelako gelan gertatzen dena.
Hezkuntzan egon diren legeei dagokionez, orain arte, denboran zehar, bost lege ezberdin egon dira, non bakoitzak bere ezaugarriak dituen: Lehenengoa, Ley General de Educación, 1970ekoa da. Bertan, 6-14 urte bitarteko haurretan hezkuntza orokortu zen, eta gainera sistema bakarra (OHU) zuten neska-mutilek, batera ikasten zuten.

Bigarrena, berriz, 1990ekoa da. Honako hau, Ley Organica General del Sistema Educativo (LOGSE) bezala ezagutzen da. Honakoan, hezkuntza demokraziara egokitu zen, gaztelania hezkuntza ofizialtzat hartuz eta derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte luzatuz.

Hirugarren lekuan, 1993ko lege bat dugu, hau da, Euskal Eskola Publikoaren Legea. Euskal Eskola publikoak honako egin beharrak bete behar zituzten: anitza, elebiduna eta demokratikoa izatea.

Honen atzetik, 2002ko lege bat dugu, hain zuzen ere, Ley Organica de la Calidad de la Educacion (LOCE). Baina esan beharra dago indargabetu egin zutela honako hau. Hona hemen LOCE-ren helburu batzuk: DBHko abandonu tasa gutxitxea eta ebaluazio prozesuak areagotzea.

Azken legea, 2006koa da, Ley Organica de Educacion (LOE). Honako lege honek, helburu hauek zituen, gazte guztiak 16 urte arte eskolan egotea, ikasketa abandonu tasa gutxitzeko eta horrez gain Europako Hezkuntza sistemak guztien artean bat etortzeko.

Une honetan, 2013an proposatu zen legearekin jarri dira martxan, Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE). Honi dagokionez, aipatu beharra dago, lege hau oraindik ez dela ikasle guztiena heldu hasiera soilik izan baita. Honen helburu batzuk hauek dira: hezkuntza hobetzeko gizarte osoa inplikatu beharko da; gaztelania irakasgaia, ardatza izango da eta euskara, berriz, espezialitate ikasgaitzat joko da, heziketa fisikoaren edo musikaren maila berean; erlijioa espezialitate irakasgaia izango da, beraz, batez besteko nota kalkulatzeko erabiliko dute, eta beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.

Horren haritik, Herritartasunerako hezkuntza desagertuko da, eta erlijioa egiten ez dutenek gizarte eta kultura balioak (Lehen Hezkuntzan) eta balio etikoak (Bigarren Hezkuntzan) landuko dituzte; Ziklo batetik bestera igarotzeko, azterketa egin beharko dute ikasleek. Azterketok eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hurrengo ziklora pasatzeko gainditu beharreko azterketak bi dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa (DBH) eta batxilergokoa. Selektibitatea desagertu egingo da. Aldaketa guzti hauez gain, beste hainbat aldaketa ere jasango ditu hezkuntzak.
  
Honen ostean, funtzioari dagokionez, XXI. mendean, hezkuntza funtzio asistentziala eta hezitzailea dela esan dezakegu. Funtzio asistentziala, haurraren beharrak asetzean datza, jaten eman, lokartzea, entretenitzea, gaixo dagoenean zaintzea… horrela, bere oinarrizko premiak asez. Betidanik egin izan dira horrelako funtzioak haur eskoletan. Baina gaur egun, jada ez da horrela, hezkuntzak behar horiek asetzeaz gain funtzio hezitzailea ere betetzen duelako. Are gehiago, haur hezkuntzako irakasleak, umeen heziketa dute oinarri, beste era batera esanda, beren sormena bultzatuz eta norbanakoaren premien arabera haurrak hezitzea dute helburu.

Haurrak, lehen esan bezala, haien beharren arabera hezitzen dira, beraien artean guztiak ezberdinak direlako. Urteak aurrera joan ahala gero eta nabariagoak izango dira umeen arteko desberdintasunak. Tokian tokiko kulturak garrantzi handia izango dute haurrengan, eremu demografikoari dagokionez, hau da, jaio edo hezi diren lekuari dagokionez. Gainera, familiak duen kultura edo irakasteko modua ere garrantzitsua da. Hala ere, hezkuntzaren helburua kulturaren transmisio hutsa egitea dela esaten da, baina hori egitea ezinezkoa da, aurretik aipatutako kanpo eraginak (kultura, familia eta ohiturak) ezin direlako saihestu.

Kontuan hartu behar da, eskolan matrikulatzen den ikasle bakoitzak bere gaitasunak dituela. Garbi dago ikasle batzuk hobeak izango direla ikasgai edo ekintza batzuetan beste batzuekin alderatuz, baina horrek ez du esan nahi gainontzekoek baztertu egin behar dutenik. Honekin zera esan nahi dugu, denek eskubide berdinak dituztela eta berdinak direla legearen aurrean.

Badaude kasu batzuk non irakasle askok garrantzi gehiago ematen dieten ikasle azkarrei eta onenei, gainontzeko ikasleei baino. Hau dela medio, ikasle asko baztertuta sentitzen dira eta ikasketen abandonu tasa handitu egiten da. Gainera, hori gutxi balitz, ikasle azkarrenak eta hoberenak garrantzitsuenak direla pentsatzen dute. Honekin soilik lortzen dena, ikasleen artean konpetentzia zabaltzea da bikaintasuna lortzea dutelako helburu.

Lehen aipatu bezala, munduko gizaki guztiak desberdinak gara gure artean, bakoitzak bere gaitasunak ditugulako eta horiek garatzeko jotzen dugu eskoletara. Guztiok dakigu, haurrak eskoletan hasten diren unetik, ikastera doazela, baina, ezin dugu baztertu lagunak egitearen garrantzia; izan ere, gainontzeko ikaskideen bidez ere gauza asko ikasten dituzte, errespetuz jokatzea besteak beste. Baina egia da etorkizunera begira lan bat izatea ezinbestekoa dela, bizitzeko bide bakarra delako, beraz, ikasketa akademikoei ere garrantzi handia ematea beharrezkoa. Horrez gain, esan beharra dago, ikaskideekin sozializatzeak garrantzi handia duela, unibertsitatera edota lanera joaten direnean talde lan asko egin beharko dituztelako.

Gaur egun, haurrak hezitzeko hainbat modu daude; horietako bat, denborarekin asko zabaldu den metodo ospetsua da Homeschooling-a. Heziketa mota hau, haurra ez eskolarizatzean eta etxean hezitzean eta irakastean datza. Bertan, hezitzaileak, gurasoak edo irakasle partikularrak izan daitezkelarik. Honen helburua, haurrak gero eta emaitz hoberenetara gerturatzea da etxeko giroan, honek, lasaitasuna eta konfiantza ematen duelarik.

Lanarekin amaitzeko, hau guztia dela eta gure ustez, XXI. mendeko eskolek bete beharko lituzketen xedeak honako hauek dira: Lehenik eta behin, ikasle guztiek ikasteko aukera berdinak izan beharko lituzkete. Bigarrenik, guztiei laguntza bera eman behar zaie, ez dira kontuan hartu behar haurren berezitasun eta dituzten zailtasun edo erraztasunak, hau horrela izango balitz, egokiena, erraztasunak dituzten haurrek zailtasunak dituztenei laguntzea izango litzateke gure aburuz, horrela, elkarrekin sozializatzeko eta elkar laguntzea zer den ikasteko.

Horrez gain, gaur egun, nota edo kalifikazio altuak, ikasle onenekin lotzen dira, baina benetan, ezin dezakegu esan nota txarrak edo baxuak ateratzen dituzten ikasleak, ikasle txarrak direnik, azterketek soilik ezin baitituzte kalifikatu. Honekin, ikasleen maila akademikoa neurtzen da soilik, gauza garrantzitsuagoak daudela kontuan hartu gabe.  Baina haurrei, ez zaie hori irakasten, baizik eta haien artean konpetenteak izan behar direla, nota onak ateratzen dituen haurra hobeagoa dela transmitituz eta etorkizunari begira, titulu gehien dituenak lortuko duela lan merkatuan sartzea.

Lehen aipatu bezala, ikaskideen harremana ona izateak garrantzi handia du, hau da, haurrak elkarren artean sozializatzeak. Garbi dago hau gabe ezin daitekeela ikasketa akademikoa burutu, etorkizunean taldean lan egiten jakin beharko baitute eta hori txikitatik ikasi behar da, bakardadean murgildu ez daitezen.

Laburbilduz, guk pentsatzen duguna, hezkuntzaren helburu nagusia hobekuntza dela da. Horrez gain, ohartu gara, zoritxarrez, daukagun hezkuntza sistema aldatzea, ez dela hain erreza, aldaketak ez direlako soilik ikastetxe barruan burutu behar baizik eta inguratzen duen guztian, eta horretarako lehen pausoa gizarteak eman behar du.



ERANSKINAK

ABANDONU TASAREN DATUAK 2013:
ABANDONU TASAREN DATUAK 2015:







BIBLIOGRAFIA

De-Rivera, M. G. (Ed.). (2009). Homeschooling: La responsabilidad de educar en la familia. En Educación y Futuro (orri. 273-284). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3233814

Gobierno de cantabria con
sejería de educación, cultura y deporte. Esquema educativo LOMCE. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://educantabria.es/destacados/39711322-ley-organica-para-la-mejora-de-la-calidad-educativa-lomce.html

Organización de Estados Iberoamericanos. Algunas creencias sobre el conocimient científico de los profesores de educación secundaria en formación inicial. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.oei.es/salactsi/acevedo18.htm

Redondo, A. M. (2003). Estilo cognitivo en la dimensión de Independencia-Dependencia de Campo -Influencias culturales e implicaciones para la educación. (Tesia). Universitat Autónoma de Barcelona, España. (Publikatu gabeko eskuizkribua)


3 iruzkin:

  1. Informazio ugari bilatu duzue. Aipamenak bibliografian ez ezik, testuan zehar ere egin behar dira. Lan ona.

    ErantzunEzabatu
  2. Lan ona. Informazio ugari bilatu duzue. Dena dela, aipamenak bibliografian ez ezik, testuan zehar ere egin behar dira

    ErantzunEzabatu