Gure gaurko gaiaren oinarria, bere bizitza osoan haur
hezkuntzan jardun duen irakasle batena izango da. Maistra onek, Bilboko
ikastola publiko batean egiten du lan, Iruarteta eskolan. Magisteritza ikasi
zuen unibertsitatean, Haur Hezkuntzako gradua eginez. Jarraian bere
irakaskuntzako ibilbidea asalduko da, bere bizipenik interesgarrienak eta
bere ikuspuntu pertsonala adieraziko da.
Behin ikasketak bukatua, 22 urterekin hasi zen lan
egiten. Garai horretan euskara irakasleak behar ziren, A ereduko ikastolak baitzeuden
batik bat eta inork ez zekienez hizkuntza eta berak EGA atera zuenez, zorte
handia eduki zuen, lana topatzeko erraza izan zuen, hots, euskara irakasle giza
jarduten hasi zen hiru zentrotan aldi berean. Geroztik 4 ikastetxetan baino ez
du lan egin, momentu honetan dagoenean barne, horietako guztiak publikoak
izanik.
Irakasle guztiak bezala, hasieran galduta ibili zen, ez
zuen inolako esperientziarik eta ez zekin eskola bat zer zen. Beste irakasleek
arrera ona egin bazioten ere, berak esan
bezala: “Ez nekien ezta zer galdetu bez”. Honekin esan dezakegu, lana erraz
topatzea ala ez, zorte kontua dela gehienetan, eta lan guztietan moduan,
hasieran galduta eta lekuz kanpo nabarituko duzula zure burua.
Bere ibilbidean zehar metodologia ugari topatu izan ditu,
batzuk dena teorikoki egiten zutelarik, modu tradizionalago bat erabiliz eta
beste batzuk proiektuka lan egiten zutelarik. Baita irakasleen parte hartzean
desberdintasunak nabaritu izan ditu, zuzendaritza taldeak esaten duena men
egiten duten irakasleak edota haien kabuz
eta ideiak partekatuz lan egiten duten irakasleak izanik. Eta askenik, saio
libreen antolaketetan ere desberdintasun ugari topa izan ditu. Adibidez; eskola
batzuetan, Haur Hezkuntzako irakasleek ez zuten saio libre bat bera bez eta
Lehen Hezkuntzakoek bestalde, saio libre mordoa zituzten, saioen erdia zirelarik.
Gero aipatzeko dago, ikasleen arteko harremana oso ona
izan dela beti goraipatzen duela, hala ere, ikasketa burua izan zen momentuan,
aitortu digu beste irakasle batekin tirabirak izan zituela. Ikasleekin beti
hona izan du, Haur Hezkuntzako ikasleak baitira. Ala ere, umeak nagusiagoak
egitean, arazoak izan daitezkeela komentatu du, baino ez umeak bakarrik arazoak
izan ditzakeelako, baizik eta irakasleak ez ditugulako ulertzen, ez dakigulako
laguntzen edota ez dakigulako nola bideratu ikaslea. Azkenik, berarentzat,
familiekiko harremanak gehien akitu egiten dutenak direla esaten du; gaur
egungo gizartean, gurasoak oso estututa bizi direla dio, eta ondorioz,
urduritasun handia daukatela. Hau saihesteko, irakasleok lasaitasuna
transmititzea besterik ez dugu egin behar. Besteak beste, arazoa bion artean
konponduko dela esanez.
Ardurei dagokionez, berak esan bezala “Hainbeste urte
pasata, denetarik izan nahiz: tutorea, zikloko koordinatzailea, proiektu berri
baten koordinatzailea, ikasketa burua eta zuzendaria” Gero, nabarmendu zuen,
ikasketa burua izan zenean, konturatu zela zeinen saila den irakasleekin harremanak
izatea, izaera berezi bat izan behar duzula, ondo erlazionatzeko baina aldi
berean gogor mantentzeko. Bestalde, zuzendari izateak, beste ikuspuntu bat
ematen dizu, tutorea izatean zure gela ikusten duzu, zure arazoekin;
zuzendariak berriz, eskola osoko harremana ikusten du, zeinen garrantzitsua den
zikloen arteko harremana, zenbateko garrantzia duen kurtsoen arteko lotura,
guztion artean ardura banatzea … beraz, irakasle guztiak postu horretatik igaro
beharko litzatekeela uste du.
Bere bizipenik garrantzitsuena edo gogorrena, zuzendari
izatean izan zen. Guraso batek, gezurrak esateagatik, denuntziatuko zuela
esatean, epaitegietara eramanez. Horren aurrean, berak esan zion bere iritzia
besterik ez zuela eman, berak ez zituela gezurrak ezan nahi eta min eman bazion
barkatzeko, dena izan zela epaileak datu batzuk eskatu zizkiolako eta berak
bidali besterik ez zizkiola egin, baina gurasoa ez zegoen ados. Beraz,
gogorrena jendea mindu gabe tratatzean datzala. Hots, berak zuzendari giza bai
ikasleekin bai irakasleekin bai familiekin nola tratatu ikasi duela dio,
oraindik ere batzuetan zaila egiten bazaio ere.
Kanpo eraginek, eskoletan eragina duela argi dago.
Bizitzan denboraldi txar bat edukitzea, beti bezala, lanean eragina baitu; seme
bat kanpora bizitzera joatea edo dibortzioa jarri zituen adibide giza, gehiago
sakondu gabe. Bere aburuz, gaizki zaudenean, haurrei komunikatu behar diozu,
eskubidea baitaukazu triste edo gaizki egoteko, eta txikienek ere ulertzen
dute. Gainera, oso garrantzitsua da haiek ikustea zuk ere sentimenduak
dituzula. Haur txiki batek, bere irakasleari esan zion bezala “nsotros
tenemos los ojos translucidos y os vemos por dentro”
Bere irakasteko eboluzioari buruz galdetu genionean, bere
umetako irakaslea atera zitzaion eta gauza pila kontatzeari ekin zion.
Garrantzitsuena aipatzeko, bere ibilbidea izan daiteke, nola lehen berak
educare ikuspegian oinarritzen zen,
berak ikasleei gauzak transmititu besterik ez zuela egiten. Baina konturatu
zen, beraz gain, haiek ere gauza pila dakizkitela eta educere ikuspegian
oinarritzen hasi zen, bera laguntzailea izanik, umeak bere barnean duena
ateratzen lagunduz. Galdetzen ze ikasi nahi duten, nola ikasi nahi duten, zelan
egingo luketen hori edota zer bururatzen zaien arazo zehatz bat konpontzeko.
Gerora, bere ikastetxeko ikaskuntza plan berria goitik
asaldu dizkigu. Haien arau nagusia, galderen erantzun anitza ziurtatzea da,
hots, erantzun bat bera bez ez dagoela gaizki, ondo arrazoitua baldin badago.
Onetarako, liburuak alde batera utzi behar dira, bertan emaitza zehatzak
besterik ez baitaude. Eta orrien hordez, bestelako jarduerak sustatu behar
dira.
Ikastetxean, gurasoen papera ezinbestekoa da, haiek
etxeko hezkuntzaz arduratu behar baitira, baloreak eta ohiturak transmitituz;
haurrak hazten eta autonomoak izaten lagunduz. Gaur egungo beldurra kenduz, eta
gehiegi babesteari utziz, gainera, bere haurraz gain beste asko daudela ikasi
behar dute, eta beste horiek bere semearen eskubide berberak dituztela eta errespetu
berbera merezi dutela.
Homeschoolingari dagokionez, familia bakoitzak uste duena
edo egokiago iruditzen zaiona egin behar duela uste du, moda horretan eroso
sentiaraziz, garrantzitsuena umeak ikasteko gogoak izatea baita.
Diziplina bakarra dagoela uste du, bere eta besteenganako
errespetua izatea. Onetarako, arauak ezinbestekoak dira, eta are
garrantzitsuagoa dena, umeekin arauak ezarri behar dira, zergatik izan behar
den horrela esanez eta hori ez egitekotan, guztiok aldez aurretik adostutako
ondorioa sufritzea.
Gai berriak jorratuz, IKTak egokiak direla uste du, baina
dena neurri batean erabiliz, adibidez txoko batean tablet batzuk edukitzea asko
gustatuko litzaiekeela. Talde lanak egiteko erabilgarria izan daitezkeela eta
haurrentzat oso erakargarriak direla eta azken finean, haien eguneroko bizitzan
daudela aipatu digu.
Aldaketei dagokionez, batzuk beste batzuk baino gehiago
nabaritu direla uste du, baina hala ere, hezkuntzan ez dela asko nabaritu,
azken finean, irakasleak berdin jarraitzen dutelako. Esan zigun bezala,
oraindik batzuk daude ez direnak konturatu duela 20 urtetik ona legea aldatu
dela eta berdin irakasten eta jokatzen jarraitzen dutela.
Laburbilduz, irakaskuntza, beste lan guztiak bezala
neketsua da, besteekiko errespetua garatu behar da eta harreman estua eduki
behar izango duzu jende mordoarekin. Zure izaera eta ikuspuntua oso
garrantzitsua bada ere, umeak izan behar dira lehena eta haientzat hoberena
nahi izatekotan, ikasten eta berritzen egon behar gara etengabe.
Ondorioz, lan neketsua dela ezin da dudan jarri eta gogoz
hartu behar dela. Burua ideia berrietara zabalik eduki beharra dago eta era berean, bestengandik ikasteko prest egon
beharra dago, bai lankideengandik bai administrazioarengandik eta are gehiago
ikasleengandik.
JONE CASAS
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina